LIBROS

AUTORES

FERIA DEL LIBRO 2020

FERIA DEL LIBRO 2021

FERIA DEL LIBRO 2022

LIBROS / GOAZEN TXANGORA!

GOAZEN TXANGORA! Olaia Revert Godoy

Ilustrazioak: Beatriz González

IRAKURKETA ERRAZA bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira.

Goazen txangora! izenburupean, idazkera errazean landutako bi istorio aurkezten dira.
Lehenengo ipuina Tximeleten lorategia da eta Hugo du protagonista bezala. 10 urte ditu eta txikitan izandako istripu baten ondorioz Dena izeneko gurpil-aulkian mugitu behar da. Ikastolatik, tximeletak ikustera joateko txango bat antolatu dute eta bertan dituen zailtasun eta erraztasunak ikusiko ditugu.
Bigarren ipuinak Paisaia liluragarria izena darama. Bertako protagonista Naiara da, 10 urte ditu eta begietako gaixotasun baten ondorioz, oso txikitatik itsu dago. Kasu honetan, ikastolatik Santa Krutz mendira txango bat antolatu dute paisaia baten deskribapena egiteko helburuarekin.
Bertan jakingo dugu nola bizi duen Naiarak egun hau eta bere gaitasun eta ezgaitasunak nola azaltzen dituen.
Ikastolatik antolatutako bi irteeren deskribapenaren bidez, desgaitasun ezberdineko pertsonaien ikuspuntuak azaltzen dira, beraien bizipenak eta nola elkarbizitzen duten inguruarekin.

ISBN 978-84-17634-94-0 - Lectura Fácil - 21x21 cm. - 60 págs.
Comprar12,50 €

PRESENTACIONES Y FIRMAS