LIBROS / URRUTIKO ESTANPETAN

Urrutiko estanpetan izeneko narrazio liburua izenburuak berak
dioenez, batetik, giro irreal eta fikziozkoan murgiltzen da maiz eta,
bestetik, batez ere mundu artistikoan ezaguna den “estanpa” hitz
polisemikoari eusten dio. Horrela kobazuloetako estanpekin, estanpa
japoniarrekin, oihal zein jantzi estanpatuekin eta estanpa musikalekin
topatuko gara edota “Stampa” izeneko narrazioan Giacomettiren unibertsoa
gogoan edukiko dugu.
Gaiei dagokienean, errealitatearekin batera
ametsak eta lokamutsak daude eta aurkiarekin batera ifrentzua,
bizitzaren ikuspegi osoa (liluragarria bezain mingotsa) azaldu nahian.
Fikzioa gai gisara ere une askotan dago, baita patuarena eta
oroimenarena (historikoa barne). Pertsonaiei dagokienez, batzuk laster
identifika ditzakegu izen-abizenak dauzkatelako, beste batzuk, berriz,
anonimoak dira, baina hala ere estanpatuta eta markatuta daude
arketipoen bidez. Horrela orrialde horietan zehar, besteak beste,
desagertuak, bakartiak edo erbesteratuak antzemango ditugu.
Giro
horretan sinboloekin topatuko gara, nagusiena lainoa delarik, zeinak
ikusezintasunaren arloraino eramaten baikaitu bizitza interpretatzeko
bere begirada jakintzaz betea dela medio. Horretaz gain, hitz-jokoek eta
kontzeptuek berebiziko papera jokatzen dute euren funtzio sintetikoaren
bitartez.
COMPRAR EBOOK