LIBROS / ISPILUEN ARTEKO ZIRRIBORROAK

IKUSI BOOKTRAILERA
Ispiluen arteko zirriborroak eleberri laburrak diktadura
argentinarraz dihardu. Izenburuari dagokionean, Argentina beti distirari
atxikita egon da, hortik ispiluak, baina diktadurak eragindako sarraski
giroa dela-eta, mate kolorera jaitsi zen, hortik zirriborroena.
Dialektika horretan garatzen da eleberri hau, ikusten denaren eta
ikusezintasunaren artean, aurkiaren eta ifrentzuaren artean. Helburua
biktimen ondoan jartzea izan da, biktimei ahotsa ematea, beraz,
desagertuenganako eta hauen senideenganako hurbilketa dago.
Pertsonaia
nagusiak Nagore Larralde du izena. Arretaz eta tentuz mugitzen da
errealitatearen eszenatoki desberdinetan zehar. Leku nagusia Kafe
Antzokia da, non jendea bere burua psikoanalizatzen aritzen baita
tangoen artean. Fikziozko pertsonaiekin batera hezur-haragizko pertsonak
ere badaude, zapalketa argentinarra zuzenki sufritu dutenak. Modu
honetan narrazioari sinesgarritasuna eman nahi izan zaio. Fikziozko
pertsonaiekin joko literarioak harilkatzen dira, modu horretan
heteronimia sortuz. Testuak hainbat sinbolo daramatza errealitatearen
ifrentzua aztertu ahal izateko.
Honetaz gain, ilustrazioak daude
testuarekin bat eginez. Gauza bera gertatzen da poemekin, errealitate
anker haren ispiluak direnak.
COMPRAR EBOOK