Txema Luzuriaga Fernández jaiotzez barik bihotzez da deustuarra.
Instituzio zein norbanakoek gordetako materialak arakatzen eta batzen
segitzen du, baita argazki artxiboaren beharrizana daukatenekin lankidetzan.
Horrela egin zuen sasoi baten Hitzartu aldizkarian eta berdin-berdin
dihardu gaur egun Berbaizu elkartearen Prest! aldizkariarekin.
Liburu biok plazaratu aurretik, hainbeste erakusketa eginda dago. 1983an
Euskadiko Kutxan, 1988an Deustuko Batzokian, 1990an Deustuko Herriko
Tabernan, 1993 eta 1994an Deustuko Herriko Tabernan, 1998an Bidarteko
udaltegian eta 1999an Bidarte merkataritza gunean. 2000an, BBKren eskutik ‘Deusto
en imágenes’ liburua argitaratu zuenean, beste erakusketa
bat paratu zuen orain gutxi desagertu zaigun Lizardi liburudendan. Azkenik,
2003an beste erakusketa bat eta diapositiba proiekzio bat egin zuen Deustuko
Batzokian.
Gaur egun bere artxiboko argazki erabilgarriak ia 2.500 dira. Bertatik
egin da liburu bi hauetako selekzioa. 2005ean argitaratutakoak Deustua
udalerri izan zeneko atala (1925 urtea arte) bildu zuen. Bigarren liburu
honek, ostera, anexio egunetik (1925) hasi eta gaur egun arte iristen
da.
Liburu biotako 500 argazkiekin (200 lehenengoan eta 300 honetan) gure
herriaren historia iruditan islatu ahal izan dugu. Gurea herria izan
baitzen Bilbo barruan sartu baino lehen. Eta duela 80 urteko gertakari
hark gaur egungo deustuarrak ere eragin eragiten ditu.
|