OTROS TÍTULOS

60 RELATOS, 60 AUTORES

DENBORA IGAROTZEN EZ DENEAN

BIHOTZAREN LAUTADAK

GORRIA ETA BESTE KONTAKIZUNAK

Joan Aldamizetxebarria


 

 

Joan Aldamizetxebarria irakaskuntza publikoko irakaslea da. Kulturarekin zerikusirik daukan edozertan lantzeko prest, Gernikako Marijesien kide izan da 14 urtez (horietatik 12 bakarlari moduan), eta UHF musika taldeko abeslari eta letragile izan zen ere. Musika arlotik aparte, argazki-erakusketak ere egin eta kultur elkarte ezberdinetan lagundu izan du, Alika Kultur Elkartean, besteak beste.

Literaturan, kondaketa laburrak idatzi izan baditu ere (Ediciones Betak argitaratuko “60 relatos, 60 autores”en, alegia) olerkiaz transmititzen dizkigu bere hunkidurak eta kezkak gehienetan, batzuetan naturako paisai eder baten argazkien gainean idatziko balu bezala, horixe baita bere zaletasun amorratuenetariko bat, berton murgiltzea. Marrodan Olerki-saria “Denbora igarotzen ez denean” liburuarekin irabazi ondoren, gernikar honek “Bihotzaren Lautadak” aurkezten digu, gaien hortzimuga zabaltzen. Aurreko liburuan ez bezala, ez du jarraitzen ildo bat, egoera animiko ezberdinetik idatziriko olerkiak aurkezten, batzuetan eguneroko kronika kritikoa bilakatzen direnak. Agian hor datza oraingoan idazkera zuzenagoa aukeratzearen arrazoiak. Hau dena, berarengan ezagunak diren beste gaiak ahaztu gabe: amodioa, adiskidetasuna... etb.