Inés Goikoetxea. 1939. urtean Donostian
jaioa da. Oinarrizko ikasketak burututa gaztetatik lanean jardun zen.
Etxeko andre honek 1992an hasi zen idazten, poesia batipat. Urte bat
beranduago Itziar Zubizarretak eta Luisa Etxenikek zuzendutako literatur
mintegi eta lantegietako partaidea da. Ordundik zenbait auzo aldizkarietan
kolaboratzailea da kulturaren munduaren inguruan betiere.
Gaur arte honakoak dira saritutako poemak: Calcuta, “Hirugarren
adina, hirugarren mundurako” elkarteak antolaturiko I. Literatur
lehiaketa, lehenengo saria (2000ko Abenduan). Urruntasunaren morrontzan
hurbiltasuna gose, Donostiko Deustuko Unibertsitateak antolaturiko VI.
Literatur lehiaketa, 2. saria (2001eko Ekainean). Berde eta grixa gaueztatuak
itsasoaren ardoran, Iparragirre Saria, lehenengo saria, (2001.eko Abenduan).
Distantzia neurtzen didan musua, Donostiko Deustuko Unibertsitateak antolaturiko
VII. Literatur lehiaketa, 2. saria (2002.go Ekainean). Infinitasunaren
gordeleku, Donostiko Deustuko Unibertsitateak antolaturiko VIII. Literatur
lehiaketa, 1go saria (2003.go Ekainean). Gaueratutako negar malkoen zinkuria,
Mario Angel Marrodán VIII. Olerki saria, 1go saria (2003. urtean).
Begirada apaletan, Ediciones Beta (2004).
|