LIBROS

AUTORES

NEWSLETTER

AUTORES / Inés Goikoetxea

Inés Goikoetxea

Donostian jaio zen 1939. urtean. Oinarrizko ikasketak burututa gaztetatik lanean jardun zen. Etxeko andre hau 1992an hasi zen idazten, poesia batik bat. Geroztik zenbait auzo-aldizkarien kolaboratzailea da kulturaren munduaren inguruan betiere.
Gaur arte honakoak dira publikaturiko poemak eta poema-liburuak: Calcuta, “Hirugarren adina, hirugarren mundurako” elkarteak antolaturiko 1. Literatur Lehiaketa, 1. saria (2000ko abenduan); “Urruntasunaren morrontzan hurbiltasuna motel”, Donostiako Deustoko Unibertsitateak anto-laturiko VI. Literatur lehiaketa, 2. saria (2001. urteko ekainean); “Berde eta grixa gaueztatuak itsasoaren ardoran”, Iparragirre Saria, 1. saria (2001eko abenuan); “Distantzia neurtzen didan musua”, Donostiako Deustoko Unibertsitateak antolaturiko VII. Literatur Lehiaketa, 2. saria (2002ko ekainean); “Infinitasunaren gordeleku”, Donostiako Deustoko Unibertsitateak antolaturiko VIII. Literatur lehiaketa, 1. saria (2003ko ekainean); “Gaueratutako negar malkoen zinkuria”, Mario Angel Marrodán VIII. Olerki Saria, 1. saria (2003. urtean); “Begirada apaletan” Ediciones Beta (2004. urtean); “Orbain gabeko ihintz tanto txertatuak”, Ediciones Beta (2006. urtea); “Aitaren txilindroa”, 2007. urteko Ediciones Beta Relato Labur Saria, Akzesit; “Hesi bageko soroak”, Ediciones Beta (2008. urtea); “Bizikleta baten abenturak eta beste kontakizun batzuk”, Ediciones Beta III. Relato Labur Saria, 1. saria (2009. urtea); “Leihoaren bestaldean”, Ediciones Beta (2010); “Han ere zakurrak oinutsik”, 2011. urteko Ediciones Beta IV. Relato Labur Saria, hautatutako kontakizunak eta “Opor ezberdinak”, 2013. urteko Ediciones Beta V. Relato Labur Saria, hautatutako kontakizunak.

WEB DEL AUTOR