LIBROS

AUTORES

NEWSLETTER

AUTORES / Antonio Pérez Bilbao

Antonio Pérez Bilbao

Oinarrizko ikasketak “hermanuetan” egin ebazan. Gero Komerzioko ikasketak hasi eta Profesor Mercantil titulua eskuratu eban Bilbon. Bermeoko Arrantzaleen Kofradiako langile administratibo eta idazkaria izan da hogeitazazpi urtetan , eta gero Bizkaiko Kofradien Federakundeko idazkaria izan da jubilatu arte, erakunde horrek Bilbon daukan egoitzan. Bere lanak emon deutso Antoneri arraintzaleekaz zuzeneko hartuemona eta lanaren gorabehera eta arazoekaz batera lanbide horretako berezitasunak eta Bermeoko arraintzaleen hizkerari buruzko zehetasunak ezagutu ahal izan dauz. Liburu irakurle amorratua izan da betidanik Anton, baina halan be, berak dinoenez “Arraintzaleengandik ikasi dot liburuetatik baino gehiago”. Lanagaitik erderaz idatzi behar izan dauz karta, agiri, txosten, akta eta abar luzea, baina bere gogoa euskerari zuzenduta egon da antzinatik. KARMEL eta ANAITASUNAn agertu izan dira bere lantxoak. Bermeoko Jaietako araudietan eta BERMEO Udal Aldizkarian be behin baino gehiagotan irakurri ahal izan doguz bere idatziak. BERMEOKO HERRI HIZKERA liburuaren egilea da. Bertan batzen dauz Bermeoko ia 1200 hitz eta esamolde, gehienak hiztegietan ez diranak agertuten. Marrazkilari eta akuarelari zaletua be bada, liburuaren azalean dagoan irudiak erakusten dauen moduan. AKATZ aldizkariko kolaboratzaile izan da aldizkariak iraun duen denporan, 1990tik 2007ra bitartean. Liburu hau kolaborazino horren emaitza interesgarria eta askotan harrigarria da."

WEB DEL AUTOR